Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak 1994ko abenduan jaio zen, Bere baitan 8 musika eskola zituelarik.

Gaur egun, Euskal Erkidegoko udal finantziaziodun 68 musika eskolak osatzen dute .Elkarteak, bere barnean 24000 ikasle baino gehiago egonik, Euskadiko udal hezkuntza musikala ez arautuaren buru eta eragile izatea ditu helburutzat.

UGure lan ildoetako bat, ikasleek egiten duten musika gure herrietan zein hirietan edukitzea, arautzen gaituen dekretuan esaten den bezala.

Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak, bereganatzen du bere abiaburuen artean, garrantzi handikoa delakoan, elkartea zabaltzeko eta gure lan ildoak aproposak direla ikusteko, itunak eta erlazioak beste antzeko izateekin hauetatik ikasiz.

Hauen artean, aipatu beharra daude:

  • Eusko Jaurlaritza,
  • UEMYD, Estatu Españolako Musika Eskolen Elkarte ezberdinak batzen dituen federazioa,
  • EMU, European Music School Union, Europako Elkarteak batzen dituen erakundea.
EHMEren HEKLBURUAK

Gure helburuak, Estatutuetan agertzen den bezala, hauek dira:

Musika-hezkuntza herritar guztion balio eta eskubide gisa sustatzea eta bultzatzea.

Euskal Herrian musika-irakaskuntza dinamizatzea.

Administrazio publikoaren eta instituzio zein erakunde publiko eta pribatuen aurrean kolektiboaren ordezkari izatea.

Musika Eskola elkartuak orientatzea, euren irakaskuntza-jarduerarekin eta zentroen kudeaketa zein antolakuntza administratiboarekin lotutako kontuetan.

Antzeko gaietan edo EHMEren gaien ildoan lan egiten duten beste hezkuntza edo kultura elkarte eta erakundeekin elkarlanean aritzea.