EHME - Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartea
Euskara | Castellano

Nola Egin Bazkide

BETEKIZUNAK

Hezkuntza sailean erregistraturik dauden musika eskola guztiak eta guztiz edo gehiengoz udal izaera dutenak izan daitezke Elkartekideak.
Hortaz aparte, hurrengo dokumentazioa aurkeztu behar dute:

  • Inskripzio orria
  • Hezkuntza saileko erregistroaren kopia.
  • EHME-ren kidea izatea baiesten den udaleko aktaren kopia.

ESKUBIDEAK

  • Biltzar Orokorrera joan, eta bertan egiten diren ekintzetan, erabakietan eta bozkaketetan parte hartu.
  • Zuzendaritza organoetan parte hartu, bai hautaketa egitean zein hautagai izateko.
  • Egiten diren ekintza guztietaz, hartzen diren erabakietaz, ekonomi egoeraz eta elkarteak egiten dituen berriemateaz informatuta egotea.

BETEBEHARRAK

  • Elkarteak hartutako erabaki ofizial guztiak betetzea.
  • Ezarritako kuotak puntualki ordaintzea.
  • Elkarteko helburuen alde lan egitea.
  • Bilera Orokorrera agertu.
  • Estatutuak errespetatu eta elkarteko organoen ibilerari lagundu.