EHME - Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartea
Euskara | Castellano

Aginte Organoak

Elkarteko administrazio eta gobernu organoak hauek dira:

  • BILERA OROKORRA
  • BATZORDEA

Elkarteko musika eskolen delegatuen bilera – delegatu bat eskolako – BILERA OROKORRAosatzen dute, elkarteko organu gorenena izanik, non ordezkari guztiek hitza eta botoa dute. Bilera orokorrean honako hau erabaki daiteke:

  • Elkartearen jardunbiderako plan orokorra onestea.
  • Urteko kontuak eta hurrengo ekitaldiko aurrekontua aztertzea eta onestea.
  • Zuzendaritza Batzordearen kudeaketa onestea.
  • Estatutuak aldatzea.
  • Elkartea desegitea.
  • Lehendakaria, idazkaria, diruzaina eta Zuzendaritza Batzordeko gainerako kideak hautatzea eta kargugabetzea, bai eta hauek gainbegiratzea eta kontrolatzea ere.
  • Beste elkarte batzuekin federazioa edo konfederazioa osatzea, edo halakoren batetik ateratzea.
  • Ondasun higiezinen erabilera edo besterentzea onestea.
  • Halakorik bada, gobernu-organoko kideen ordainsariak erabakitzea.
  • Ohiko kuotak eta ezohiko kuotak zehaztea, nahiz eta Batzar Nagusiak ahalmen hori Zuzendaritza Batzordearen esku utz dezakeen, erabaki adieraziaren bidez.
  • Elkartekideei elkartea behin betiko utzarazteko erabakia hartzea.
  • Beste organo bati esleitu ez zaion beste edozein eskumen.

BATZORDEA Presidentea, Presidenteordea, Idazkaria, Diruzaina eta bost batzordekidez osatuta dago. Hauen betekizunak hauek izanik:

  1. Elkartearen ohiko kudeaketa zuzentzea, Batzar Nagusiak emandako jarraibideen arabera, eta haren kontrolpean.
  2. Elkarteak aurrera eraman beharreko jarduerak programatzea.
  3. Batzar Nagusiari urteko gastu eta diru sarreren aurrekontua eta aurreko urteko kontuen egoera aurkeztea, haiek onartu ditzan.
  4. Batzar Nagusiaren bileretako Gai Zerrenda prestatzea, eta Batzar Nagusiaren ohiko nahiz ezohiko bileretarako dei egitea erabakitzea.
  5. Elkartekideek aurkezten dituzten proposamen edo iradokizunei erantzutea, horiei dagokienez, behar diren neurriak hartuz.
  6. Estatutu hauetan jasotzen diren manuak interpretatzea eta haien hutsuneak betetzea, betiere elkarteen arloan indarrean dagoen lege araudiaren menpe.
  7. Elkartekide berrien eskaerak onartzea edo, kasu bada, ukatzea.
  8. Batzar Nagusiak, erabaki adieraziaren bidez, ematen dizkion eskumenak egikaritzea, baldin eta ez badira batzarraren bakarreko eskumenekoak.